Ribeiro Couto, Rui
Brasilgo idazlea eta diplomatikoa (Santos, 1898 - Paris, 1963). Brasilgo idazle modernista nagusietako bat izan zen. Poesia eta kontakizun laburra landu zituen batez ere; kazetari ere izan zen eta, portugesez gainera, frantsesez ere idatzi zuen. Poesia bilduma nagusiak: Um homem na multidão (1923, Gizon bat jendetzaren artean), Dia longo (1944, Egun luzea) eta Mar e rio (1952, Itsasoa eta ibaia). Kontakizun lan nagusiak: O crime do estudante Batista (1922, Batista ikaslearen hilketa), O clube das esposas enganadas (1933, Tronpaturiko emazteen kluba) eta O largo da matriz (1940). Parisen, Marseillan, Holandan, Lisboan eta Belgraden egon zen kontsul.