Ribeiro, Bernardim
Portugaldar idazlea (Torrão, 1482 - Lisboa, 1552). Pastoral klasikoetako estiloa sartu zuen Portugalen eta geroko idazleengan eragin handia izan zuten saudade edo urrun-minezko poemak landu zituen. Viseu-ko dukearen diruzainaren semea zen eta Lisboako unibertsitatean ikasi zuen 1507-1512 urteetan; 1521-1524 urteetan Italian egon zen, eta Joan III.aren idazkari izan zen hil arte. Aipagarriak dira Ribeiroren Livro do Saudades (Saudadeen Liburua, 1554an argitaratua) eta Menina e moça, prosaz onduriko lana (Neskatxa eta birjina, 1554an argitaratua), Portugalgo literaturako obra klasiko nagusietako bat.