Ribas, Antoni
Kataluniako zinemagilea (Bartzelona, 1935). Las salvajes en Puente San Gil (1967, Basatiak Puente San Gil-en) filmarekin lortutako arrakastaz eman zion hasiera bere obrari. La ciutat cremada (1976, Hiri errea) filmean Kataluniako abertzaletasunaren sorrera islatu zuen. Bertolucciren Novecento (1976) erreferentzia zuela ekin zion Victoria-ri (1983-1984), aretoetan hiru zatitan eman zen lan luzeari. Film guztietan ez bada ere, katalaneraz izaten dira Ribas-en lanen elkarrizketak.