Galiziako eskualdea, Ourenseko herrialdearen iparraldean, Minho ibaiaren erdialdeko arroan. Hiriburua: Ourense. Klima hezea eta epela da, hotz samarra neguan. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia; industria, nekazaritzari lotua gehiena, Ourenseko hirian dago batez ere.