Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ribaforada

Nafarroako udalerria, Ebro ibaiaren eskuinaldean (Tuterako merindadea). Mugak: iparraldean, Cabanillas; ekialdean, Fustiñana eta Buñuel; mendebalean, Fontellas eta Ablitas; hegoaldean, Ablitas. Garaiera, 262 m. 28,57 km2. 1999ko datuen arabera, 3.179 biztanle (ribaforadarrak; erripazuloagarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ebroko ura daramaten Ubide Inperialak eta Lodosakoak ureztatzen dituzte Ribaforadako lurrak. Nekazaritza (barazkiak, artoa, garia, garagarra, mahatsa, zerri, behi eta ardi azienda; langileen % 50) eta horren inguruan sorturiko industria (janari industria, kontserbak, ehungintza, zurgintza, eraikuntza; langileen % 35) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XII. mendeko San Blas parrokia eliza (XVI. mendean molde gotiko-errenazentistan berritua) eta Ama Birjina Dehesako ermita. v Historia. Mairuak bizi izan ziren Ribaforadan, 1119. urtean herritik bota zituzten arte. Mairuen aurkako jazarpenak eta demografia krisiak Ribaforadako biztanleak gutxitzea eragin zuten XIX. mendea arte. Ubide Inperialak eta Lodosakoak Ribaforadako nekazarien egoera hobetu zuten, eta hazkunde demografiko nabarmena izan zen XIX eta XX. mendeetan. 1822-1823 urteetan Zaragozako probintziaren barnean egon zen.