Piccard, Auguste
Suitzar fisikaria (Basilea, 1884 - Lausana, 1962). Zurich-eko eskola politeknikoko irakasle izan ondoren (1917), Bruselako unibertsitatean irakaslea izan zen (1922). 1930ean irrada kosmikoak ikertzeko globo bat egin zuen; 1932an globoetarako kabina berri bat asmatu zuen, irrada kosmikoetatik babesteko eta airea presiopean edukitzeko prestatua, eta urte horretan bertan lehendabizi 15.781 m-taraino eta gero 16.920 m-taraino iritsi zen; hala, estratosferaraino iritsi zen lehen zientzialaria izan zen. Beste globo gidari batzuek, Piccard-en kabina berarekin, ia 19.000 m-taraino iritsi ziren hurrengo urtean. 1949an, globoaren printzipio berean oinarriturik, itsaspeko sakontasun handiak aztertzeko ontzi bat asmatu zuen: batiskafoa. 1953an 3.150 m-ko sakonerara heldu zen, bere seme Jacques-ekin batera.