Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pikardia

Frantziako iparraldeko eskualdea, Aisne, Oise eta Somme-ko departamenduak hartzen dituena. Mugak: iparraldean, Nord eta Pas-de-Calais-eko departamenduak; ekialdean, Marne eta Ardennes; hegoaldean, Seine-et-Marne eta Seine-Saint-Denis; eta mendebalean Eure, Seine-Maritime eta Mantxako kanala. 19.411 km2 eta 1.766.000 biztanle (1985). Hiriburua, Amiens. Hiri nagusiak: Abbeville, Beauvais, Saint-Quentin, Compiègne, Laon, Soissons, Creil eta Chantilly. Lurralde laua da (300 m) eta behera egiten du, ekialderantz, itsasoraino. Klima ozeanikoa. Biztanleak arras urritu ziren XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen erdira arte, eta geroztik ere Frantziak batez beste izan duen hazkundea baino txikiagoa izan du Pikardiak. Nekazaritza (azukre kanabera, garia, garagarra, patata) eta industria (nekazaritzarako makineria, automobilgintza, txirrindak, aeroplanoak, ehungintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.