Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pickering, Edward Charles

Estatu Batuetako astronomoa (Boston, Massachusetts, 1846 - Cambridge, Massachusetts, 1919). Harvard-eko unibertsitateko behatokiko zuzendari izan zen. Oso lan garrantzitsuak egin zituen izarren fotometriaz, izar-espektroez eta asteroideen diametroaz. Meridiano fotometroa asmatu zuen, izarren distira eta handitasunak eredutzat hartutako zenbait izarrenarekin alderatu, hala izarrak beren distiraren arabera sailkatu ahal izateko. Harvard Photometry (1884) aldizkaria, lehendabiziko katalogo fotometriko nagusia, argitaratzen hasi zen.