ostrazionido
izond. Zool. Tetraodontiformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Ezkaten eta azalaren azpian hexagono egiturako hezurrezko oskol gogor bat izateak bereizten ditu beste arrainetatik. Muturra, hegalak eta isatsa bakarrik higi ditzakete. Oso mutur txikia dute. Acanthostracion tricorkis da familia honetako arrainik ezagunena.