Ostrovski, Aleksandr Nikolaievitx
Errusiar antzerkigilea (Mosku, 1823 - Schelikovo, 1886). 1843an merkataritzarako epaitegi batean hasi zen lanean ofizial gisa, eta han ezagutu zituen gerora bere antzerki lanetan agertaraziko zituen burgesia merkatariaren eta burokraziaren giroa eta ohiturak. 1885ean antzerki eskola bateko zuzendari izendatu zuten eta Moskuko Antzoki Inperialen errepertorioa aukeratzeko ardura izan zuen. 1884an Moskuko Antzokietako zuzendari izendatu zuten. Hasieran merkatarien bizimoduaren eta giroaren satira garratzak idatzi zituen, eta gogor kritikatu zuen Errusiako burokrazia. Drama historikoa eta folklorea oinarri zuen fantasiazko antzerkia ere landu zituen. Antzerki lan nagusiak: Svoi Lyudi sochtemsya (1850, Norbera moldatzen da beretarren artean), Bednost’ne porok (1854, Pobrezia ez da bizioa), Dokhodnoe Mesto (1857, Aberasteko lanpostua), Vospitannica (1859, Begi ninia), Groza (1860, Ekaitza), Les (1871, Basoa).
- ostrakon
- Ostrava
- ostrazionido
- ostrazismo
- ostrogodo
- Ostrovski, Aleksandr Nikolaievitx
- ostruka
- ostu, ostu, osten
- Ostwald, Wilhelm
- Osweicin
- oszilatu, oszila, oszilatzen