Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ostrakodo

izond. Zool. Maxilopodoen klaseko izen bereko azpiklaseko oskoldunez esaten da. Bi ataleko oskolez babestua dute gorputza. Azpiko oskolean nahi duten moduan zabaltzen eta ixten duten ebaki bat dute. Sexu banakoak dira, itxuraz oso desberdinak arra eta emea. Lau ordena biltzen ditu bere baitan: miodokopidoak, kladokopidoak, platikopidoak eta podokopidoak. Ezagunenak Cypris Virens eta Candona candida dira.