Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ostrakon

iz. Antzina, egiptoarrek, greziarrek eta hebrearrek bereziki, irudiak edo idatziak egiteko erabili ohi zuten harri edo buztin puska. Ostrakonetan egindako irudiak koloredunak dira gehienak, izaditik edo eguneroko bizitzatik hartutako gaiei buruzkoak. Atenasen hiritarrek norbait ostrazismora kondenatzeko eskaera egiten zutenean bilkura bat egiten zen zigor hori eman behar zitzaion ala ez erabakitzeko, eta zigortu nahi zuten pertsonaren izena ostrakonetan idazten zuten; 6.000 ostrakonetan baino gehiagotan agertzen bazen kondenatzen zuten.