Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ostruka

iz. Zool. Tamaina handiko hegazti lasterkaria, lepoa luzea, eta burua eta lepoa ia soilak dituena, 2,5 m inguru garaia, eta beste horrenbeste luzea (Struthio camelus). Hankak luze sendoak, lumarik gabeak eta bina behatzekoak ditu, lepoa ere luzea eta soila eta hegoak motzak. Arrak luma gehienak beltzak izaten ditu, hego-isatsetakoak, aldiz, zuriak; emea arre zurixka izaten da. Hego sendoak dituen arren ez da hegan ibiltzeko gauza, baina oso lasterkari bizkorra da. Talde handiak osatuz ibiltzen da. Afrikan eta Arabian bizi da. Fruituak, haziak, muskerrak eta dortokak jaten ditu.