ostrakodermo
izond. Zool. Kordadunen phylum-eko izen bereko klaseko arrainez esaten da. Siluriarrean eta Devoniarrean bizi izan ziren. Munduan izan diren arrainik antzinakoenak dira gaur arte aurkitutako fosilen arabera. Burugainean hezurrezko oskol sendo bat zuten; gorputzaren gainerako aldeak ezkata lodiz estaliak zituzten. Gorputza horrela lotua edukitzeak igerirako egokitasun handirik ematen ez zietenez itsas azpian ematen zuten bizitza. Doriapsis, boreapsis eta pterapsis dira ostrakodermoen klaseko arrainik ezagunenak.
- ostiral
- Ostitz
- Ostiz
- ostots
- ostra
- ostrakodermo
- ostrakodo
- ostrakon
- Ostrava
- ostrazionido
- ostrazismo