ostra
iz. Itsas soinbera, jateko oso aintzat hartua (Ostrea edulis, etab.). v Ostra arrunta (Ostrea edulis). 8-12 cm zabaleko maskor biribila duena. Mediterraneo itsasoan eta Atlantiko itsasoko Europara alderako ur ertzetan bizi da. Jaten duenaren, hotz-beroaren eta bizi den lekuaren arabera sexuz aldatzen da. 30 urte inguru bizi daiteke. Sukaldaritzan oso haintzat hartua da. v Ameriketako ostra (Crassostrea virginica). 10 cm inguru luzeko maskor luzarana duena. Berez Mexikoko golkotik Kanadara bitarteko itsasertzetakoa da, baina beste zenbait lurraldetan ere hazten da gaur, haztegietan batez ere. v Japoniako ostra (Crassostrea gigas). Itxuraz Ameriketakoaren antzekoa, baina 30 cm inguru luze egiten dena. Berez Japoniakoa da, baina Ingalaterran, Frantzian eta Espainian ere sartua dago gaur; haztegietan hazten da batez ere. v Perla-ostrak (Pteria margaritifera eta Pteria maxima). Pteridoen familiakoak eta 18 cm inguruko diametroa har dezaketenak. Maskorraren kanpoko aldea xafla lodiz eratua izaten dute eta barruko aldea nakar geruza lodiz egina. Itsasoan 20-80 m azpian bizi izaten dira, tropiko aldeko itsasoetan, Tahitin, Ginea Berrian eta Kaledonia Berrian, batez ere. Sartzen zaizkien gai arrotzak nakarrez estaliz perlak egiten dituztenez, horretarako harrapatzen eta hazten dira.