Joana Aita Santu izuna
(Ing. Joan Pope). XIII. mendean zabaldu zen elezahar baten arabera, 855-858 urteetan, Leon IV.aren eta Benedikto III.aren agintaldien artean, Erroman Aita Santu egon zen emakume ingelesa, Alemaniako Mainz hirian sortua. Elezaharraren arabera, gizonez jantzita eta amarru batzuen bidez lortu omen zuen Aita Santu hautatzea Leon IV.a hil ondoren eta hogeita bost hilabetez egon bide zen agintean. Benetako historiari dagokionez, ordea, badirudi guztiz frogatua dagoela Leon IV.aren eta Benedikto III.aren artean aste batzuetako hutsunea baizik ez zela izan.
- Joan
- Joan
- Joan
- Joan
- Joan
- Joana Aita Santu izuna
- Joana Arc-ekoa, santua
- Joana Gaztelakoa
- Joana Ia Eroa
- Joana
- Joana