Joan
Bulgariako hiru tsarren izena. v Joan I.a Asen. Bulgariako tsarra 1186-1196 urteetan. Bizantzioko enperadore Isaak II.a Angelo-ren aurka borrokatu zen, valakiarrek lagundurik, eta Bulgariako erresumaren independentzia ezagutarazi zien bizantziarrei (Tarnovo hiriburu zela). Bulgariako bigarren inperioa sortu zuen. v Joan II.a Asen. (Kalojan “Joan Ederra” deitua). Bulgariako tsarra 1197-1207 urteetan. Belgradetik Itsaso Beltzeraino zabaldu zen Bulgariako inperioa haren garaian. Tesalonikan hil zuten. v Joan III.a Asen. Bulgariako tsarra 1218-1241 urteetan. Konkistak egin zituen Albanian, Serbian, Mazedonian eta Grezian.