James, P(hyllis) D(orothy)
Britainiar idazlea (Oxford, 1920). Polizia nobelak idazten ditu. Cambridgen ikasi zuen. 1949-1968 bitartean Gizarte Segurantzaren administrazioan lan egin zuen eta gero, 1968-1979 bitartean, Barne ministerioko funtzionario izan zen. Nahiko berandu hasi zen idazten. 1963an argitaratu zuen bere lehen nobela, Estal iezaiozue aurpegia; hor agertu zen lehen aldiz Adam Dalgleish detektibea, gero polizia nobelen sail arrakastatsu baten protagonista izango zen pertsonaia: Hiltzaile sena (1963), Heriotz batere ez naturalak (1967), Urretxindor batentzat hiljantzia (1971), Forense baten heriotza (1977), Amarruak eta irrikak (1989). P. D. Jamesen polizia nobeletan oinarrituta ospe handiko telesail bat egin zen, eta horri esker oso famatua egin zen bere izena. Cordelia Gray, emakume detektibe pribatuaren pertsonaia ere berak sortu zuen Emakume batek egiteko lan batere ez egokia (1972), eta Burezurra larruazalaren azpian (1982) nobelen protagonista. Gizonen umeak (1992) izan zen bere eleberrietan polizia eleberri ez zen lehena, haurrik gabeko mundu batean girotutako nobela futurista; ez zuen aurrekoek bezain harrera ona izan. 1994an polizia nobelara itzuli zen Jatorrizko bekatua-rekin. Irakaskuntzan ere aritu zen, arte ederretako fakultatean, egileen elkartean eta British Broadcasting Corporationen (BBC); azken horren zuzendari izan zen, eta horregatik guztiagatik 1991n noblezia titulua eman zioten.
- Jamal al Din al Afgani
- James Bay
- James Bond
- James, Henry
- James, Jesse
- James, P(hyllis) D(orothy)
- James, William
- James
- Jamestown
- Jamestown
- Jammes, Francis