James Bay
Kanadako hego-ekialdeko golkoa, Hudson Badiaren hegoaldean. Ontario eta Quebec-eko lurraldeek inguratzen dute mendebaletik eta ekialdetik. 450 km inguruko luzera du eta 242 km-ko zabalera. Uharte asko daude golko honetan (Akimiski, Charlton…) eta ibai askok isurtzen dute han ura (Ekwan, Eastmain…). Quebeceko gobernuak plangintza bat prestatu zuen 1970. urtean golkoaren baliatze egokiari begira (indar hidroelektrikoa La Grande ibaian…). v Historia. 1610. urtean egon zen Henry Hudson ingeles itsasgizona badia hartan eta 1631. urtean esploratu zuen Thomas James kapitainak; harengandik datorkio izena.