Jamal al Din al Afgani
Afganistandar filosofo, politikari eta kazetaria (Asadababd, Persia, 1838 - Istanbul, 1897). Musulman sutsua zen eta islamaren aldeko mugimendu indartsu baten aldeko apustua egin zuen bizitza guztian. Erbestean bizi izan zen, Indian, Turkian eta Europan, eta artikulu ugari idatzi zuen panislamismoaren alde. Eragin handia izan zuten haren idazlanek XX. mendearen hasieran sortu ziren higikunde politiko musulmanetan.
- Jaloux, Edmond
- jam session
- Jamaika
- Jamaikako gutuna
- jamaikar
- Jamal al Din al Afgani
- James Bay
- James Bond
- James, Henry
- James, Jesse
- James, P(hyllis) D(orothy)