Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jamestown

Hego Atlantikoko Saint Helena uharteko hiriburua eta portua. 1.500 biztanle (1978). Liho eta bulbo zuntz esportazioak.  v  Historia. 1659. urtean sortu zuten ingelesek hiria eta harresi gotor batez inguratu. Luzaroan sartu izan ziren Indiako bidean joaten ziren itsasontziak Jamestowngo portuan, ur garbia hartzera, baina behinolako garrantzia arras galdu zuen uharteak Suezko ubidea zabaldu zenean (1869). Jamestown-dik hurbil eduki zuten ingelesek Napoleon, preso hil zen arte (1815-1821).