Jamestown
1607. urtean ingeles kolonizatzaileek gaur egungo Estatu Batuetan sortu zuten lehen hirigunea, Virginiako estatuan. James ibaiaren bokaleko uharte batean dago. Indiarrek tabakoa lantzen erakutsi zieten kolonoei, eta hura izan zen alde hartako ekonomia alor nagusia luzaroan. Suak hiru aldiz hartu zuen hiria XVII. mendean eta Jamestown-etik Williamsburg-era eraman zuten Virginiako gobernua. Jamestown XIX. mendean uharte bilakatu zen ordu arte penintsula zena. Gaur egun ondare historiko gisa gordea dago eta ezponda bat eraiki dute uraren higaduratik babesteko. Parke Historiko Koloniala dira gaur egun Jamestownen aztarnak.