Iverson, Kenneth
Kanadar ordenagailu programatzailea. 1954an doktore titulua eskuratu zuen Harvardeko Unibertsitatean eta unibertsitate berean irakasle laguntzaile izan zen 1955-1960 bitartean, matematika aplikatuan. Idazkera berria garatu zuen zenbaki matrizekin operazioak egiteko, eta IBM konpainiak interpretatzaile bat sortu zuen adierazpen matematikoak Iversonen idazkerarekin exekutatzeko. IBMn sartu zen eta 1962an bere idazkeraren deskribapena argitaratu zuen A Programming language, i.e., APL (Programazio Hizkuntza bat: APL). Hizkera horrek ohiko sintaxi algebraikoa hankazgoratu zuen, baina trinkoa, sinplea eta ikasteko erraza da. 1970ean IBMren kide izendatu zuten eta 1980an Turing saria irabazi zuen. Gaur egun Kenneth Iversonek Torontoko I.P. Sharp Associates konpainiarekin dihardu lanean.