Ivanov, Lev Ivanovitx
Errusiar dantzari, koreografo eta ballet maisua (Mosku, 1834 - San Petersburgo, 1901). Antzoki inperialeko eszena zuzendaria izan zen (1882), eta bigarren ballet maisua (1885); Marius Petiparen agindupean, eta harekin batera, lan egin zuen ballet berriak sortzeko. Errusiar erromantizismoaren barruko irudirik nagusienetakoa izan zen. Musikaren eta dantzaren artean lotura estuagoa bilatzen ahalegindu zen. Fokine koreografoaren aitzindaria izan zen. Intxaur kraskailua (1892) obrarako koreografia prestatu zuen. Beste koreografia batzuk ditu: Beltxargaren aintzira (Petiparekin batera); Oihan sorgindua; Azti xirula; Mikadoaren alaba.
- Iurreta
- iurta
- iute
- Iuturna
- Ivan
- Ivanov, Lev Ivanovitx
- Ivanov, Vsievolod Viatxeslavovitx
- Ivanovo
- Ivens, Joris
- Iverson, Kenneth
- Ives, Charles