Ivanovo
(Antzina, Ivanovo-Voznesiensk). Errusiako hiria, izen bereko eskualdeko hiriburua, Moskutik ipar-ekialdera. 474.000 biztanle. Kotoi industriaren gune nagusia da. Mekanika industria (ehun-oihalgintzarako) eta janari industria. Eskualdeak 23.900 km2 ditu eta 1.347.000 biztanle. v Bertan izan zen tsarismoaren garaiko grebarik handiena (1905), eta bertan eratu zen lehen sobiet delakoa.