Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iwo-Jima

(edo Shima). Volcano uharteetako uharterik handiena, Itsaso Bareko mendebalean. Bigarren Mundu Gerran japoniarren guda-hegazkinen base nagusia izan zen. Gero, Estatu Batuetako gudarosteek hartu eta Japonia bonbardatzeko erabili zuten.