Ivanov, Vsievolod Viatxeslavovitx
Errusiar antzerkigilea (Lebiash, Semipalatins, 1895 - Mosku, 1963). Gaztetan harat-honat ibili zen lanbide eta zeregin askotan; gerriletan, besteak beste. Bizitasun handiko deskribatzaile agertzen da gerra giroko obretan eta Asia aldeko lekuetan girotutakoetan. Historiaren ekaitzen artean beren grina ilunek bizi dituzten pertsonaiak izan ohi dira. Bere obrarik ospetsuena, Bronepoiezd No. 14-69 (14-69 zk.ko Tren blindatua), benetako gertaera batean oinarriturik dago.
- iurta
- iute
- Iuturna
- Ivan
- Ivanov, Lev Ivanovitx
- Ivanov, Vsievolod Viatxeslavovitx
- Ivanovo
- Ivens, Joris
- Iverson, Kenneth
- Ives, Charles
- Ivogün, Maria (Ilse von Günther)