Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ivan

Zenbait errusiar agintariren izena.  v  Ivan III.a. Handia, (1440-15050). Mosku-ko duke handia izan zen 1462-1505 bitartean. Errusiar estatu batuaren sortzailea izan zen. Bizantzioko inperioaren enperadorearen iloba Sofiarekin ezkondu zen, eta Mosku Erromatar eta Bizantziar inperioaren ondorengo izendatu zuen.  v  Ivan II.a. Izugarria. (1530-1584). Moskuko duke handia 1533-1584 bitartean; bere burua tsar koroatu zuen 1547an. Poloniaren eta Suediaren kontrako borroka galdu zuen Baltiko itsasorako irteera bila. Siberia konkistatu zuen. Zahartzaroan tirano bihurtu zen, herriarekin eta sendiarekin; hala, seme eta oinordeko zen Ivan hil zuen beste askoren artean.  v  Ivan I.a. (1666-1696). Bere anaia Feodor III.a ordezkatu zuen 1682 eta 1690 urte bitartean haren arreba zen Sofia Alekseyevna-ren babespean; atzeratua izanik estatuaren agintetik kendu zuten. Anna tsar-aren aita izan zen.  v  Ivan VI.a. (1740-1764) Anna tsar-aren semea. Elizabeth tsar-ak tronutik kendu zuen 1741ean. Katerina II.aren aginduz hil zuten.