Ivens, Joris
Herbehereetako film zuzendaria (Nimega, 1898). Dokumentalak egin zituen batez ere. Langileak beren lanean erakusten zituen bere filmetan. Izadiaren kontrako haien borroka iraunkorra eta gizartearen zapalkuntza ziren Ivensen lanen gai nagusiak. Film aipagarrienak: Zuiderzee (Holanda, 1930-1934); Komsomol (SESB, 1932); 400 miloi (Txina, 1939); Our Russian Front (Estatu Batuak, 1941); Azken urteak (Indonesia, 1948); Bidaia txartela (Kuba, 1960).