Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iute

iz. Bot. Tiliazeoen familiako landarea (Corchorus capsularis). Iutea 3-4 metro garai izaten da; hosto bakunak ditu eta lore txikiak, hori kolorekoak. Puxika itxurako fruitua ematen du, eta haziak kono forma eta gaztaina kolorekoak ditu.  v  Izen bereko landaretik ateratzen den zelulosazko eta ligninazko zuntza. Landarearen zurtoinetik ateratzen da; zuntz zakar samarra du, eta zakuak, sokak, etab. egiteko erabiltzen da. Iutea Indian, Birmanian eta Indotxinan lantzen da batez ere.