Ibn Khaldun
Arabiar historialari eta filosofoa (Tunisia, 1332 - Kairo, 1406). Andaluzian eta Ipar Afrikan bizi izan zen eta lan politikoak egin zituen hainbat sultanentzat. Kairoko kadi malikita izan zen eta, Palestinan izan ondoren, Timur i Lang (Tamerlan) buruzagi mongoliarrarekin egon zen Damaskon (1401). Arabiarren artean erlijiozkoa ez zen filosofia landu zuen lehen filosofoa izan zen. Kitab al-Ibar (Arabiarren historiari buruzko liburua) izeneko haren liburu nagusiko Muqaddimah izenburuko sarrera dela eta, gure egunotako historiaren, soziologiaren eta historiaren filosofiaren aitzindari nagusitzat jotzen da Ibn Khaldun.