Ibn Hanbal
Arabiar teologoa (Bagdad, 788 - Bagdad, 855). Erlijio mailako arrazonamendu oro baztertu eta tradizio hutsari eutsi behar zaiola zioen. Mutazilitek agintea eskuratu zutenean, preso hartu zuten. Hura hilez gero, IX. mendearen bukaeratik aurrera, guztiz zabaldu ziren haren teoriak. Islam ortodoxoaren barneko lau errituetatik bat da hanbalismo deritzana.