Ibn Rusteh
Arabiar entziklopedista (IX-X. mendeak). Entziklopedia bat egin zuen (Kitab al-A’laq al-nafisa), 903. urte inguruan. Zazpi alek osatzen zuten, baina bakarra geratzen da, geografiari dagokiona. Nagusitasuna mundu musulmanari ematen badio ere, informazio ugari dakar Volgako herriei, errusiarrei, bulgariarrei, errusiarrei, Kaukasoko herriei eta abarrei buruz. Europako Ekialdeko historialariak asko erabili dute Ibn Rusteh-en lana beren ikerketetan.