Ibn Rushd
(Sartaldeko tradizioan, Aberroes). Arabiar filosofoa (Kordoba, 1126 - Marrakex, 1198). Sartaldeko pentsalariengan eragin handia izan zuen Errenazimentuak ondo aurrera egin arte. Aristotelesi buruzko iruzkinak du obra nagusia. Alderdi materialista eta errazoinalistari heldu baitzion, “hitzez hitzezko” teologia zaleen kritikak jasan behar izan zituen. Aberroesen aburuz, ez da gatazkarik fedearen eta arrazoiaren artean, eta filosofiari dagokion egia arrazoiaren araberakoagoa da, fedearena baino. Egia bikoitzaren teoriaren aldekoa ote zen ere esan izan da (egia arrazionalak eta errebelaziozkoak bereizi behar direla dio teoria horrek). Beste lan bat ere badu: Tahafut al-Tahafut (Koherentzia faltaren koherentzia falta). Tomas Akinokoak kontra egin zien Aberroesen teoriei.