Ibn Qutaybah
Arabiar idazle, hizkuntzalari eta historialaria (Kufa, Irak, 828 - Bagdad, 889). Hitz lauz idatzi zuen lehen idazle arabiarra izan zen, idazkera errazekoa eta erudizio handikoa. Obra nagusiak: Kitab adab al-katib (Idazkarien gidaliburua), arabieraren deskribaketa eta apologia, hizkuntza irandarren aurrean; Kitab al-shi’r wa al-shu’ara (Poesiaren eta poeten liburua), literatura arauak zehazten dituen obra; Kitab uyun al-akhbar (Narrazio iturrien liburua), giza bertute handienen azalpena, eta Kitab al-ma’arif (Ezagueren liburua), historia lana.