Ibn Ezra, Mose
Hebrear poeta eta literatura arauemailea (Granada, 1060 inguru - ?, 1140 inguru). Poesia obra zabala idatzi zuen, bai erlijiozkoa eta bai bestelakoa. Olerki profanoak ditu onenak. Haietatik aipagarriena: Sefer ha-anaq edo Sefer ha-tarsi (Lepokoaren liburua). Kritikazko obra nagusia, arabieraz: Kitab al-muhadara wa-l-mudakara (Iruzkinen eta oroipenaren liburua).