Gray, Elisha
Estatu Batuetako asmalaria (Barnesville, 1835 - Massachusetts, 1901). Tresna elektriko ugari asmatu zituen, gehienak telegrafoaren ingurukoak. 1875ean, giza ahotsa igortzeko ideia bururatu zitzaion; 1876an patente eskaera bat egin zuen, A. G. Bell-ek telefonoaren azken patentea egin eta ordu batzuk geroago.