Graves, Robert Ranke
Britainiar idazlea (Wimbledon, 1895 - Mallorca, 1990). Lehen Mundu Gerran soldadu izan zen eta haren ondorioz Goodway to All That (1929, Agur honi guztiari) gerraren kontrako liburua idatzi zuen. Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean Mallorcan jarri zen bizitzen. Poema bilduma batzuk dira: Poems about love (1968, Maitasunari buruzko poemak), Timeless meeting (1973, Denbora gabeko bilera), At the gate (1975, Sarreran). Gravesen hitz lauzko lanek, hala ere, fama handiagoa ekarri zioten: I, Claudio (1934, Ni, Klaudio), Count Belisarius (1938, Belisarius kondea); The Golden Fleece (1944, Urrezko ahari larrua); guztietan ere gai historiakoak erabili zituen. Grekotikako itzulpenak egin zituen, eta era berean mitoak eta erlijio gaiak landu zituen.