Gray, Thomas
Ingeles olerkaria (Londres, 1716 - Cambridge, 1771). Etonen eta Cambridgen ikasi zuen. Walpoleren laguna izan zen eta hari bidaltzen zizkion poemak. Elegy Written in a Country Church Yard (1751) izan zen Grayren poemarik ezagunena, jarrera neoklasikokoa. Hala ere, erromantizismoaren kutsu nabarmeneko lanak ere eman zituen: The Bard, The Progress of Poesy, Norse Odes, Hymn to Ignorance, Hymn to Adversity, The Fatal Sisters eta Descent of Odin. Eskandinaviako eta zelten poesiari buruzko interesa zuen. Grayren lanak heriotzari buruzko gogoetak dira nagusiki.