Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Graz

Austriako hiria, Estiriako hiriburua, Mur ibaiaren ondoan. 248.500 biztanle (1978). Unibertsitatea (1586). Monumentu ugari, XV.-XVIII. mendeetakoak. v Historia. Antzina arrantzale herria zen Graz. XII. mendean, ibaiaren ezkerraldean gotorlekua eraiki zutenean, indartu zen hiria. 1379tik aurrera Estiriako dinastiaren egoitza izan zen. Frederiko III.a enperadorea bertan bizi izan zen luzaz, eta katedrala eraiki zuen. 1619an, Austriaren batasuna gauzatu zenean, Graz-ek gortea galdu zuen. Frantsesek 1797, 1805 eta 1809an hartu zuten hiria, Schlosberg gotorlekua izan ezik, gero suntsitu zutena; Erlojuaren dorrea gordetzen da bakarrik. Joan Artxidukearen garaian (1857an hila) loraldi berria izan zuen hiriak (Joanneum museoa). Bigarren Mundu Gerran hondamendi handiak izan zituen, baina berriro eraiki zen.