Gray, Joseph Alexander
Australiar fisikaria (Melbourne, 1884 - Londres, 1996). Erradiazioa neurtzeko nazioarteko banakoaren (gray) asmatzailea. Melbourneko Unibertsitatean gradua atera ondoren (1907), Rutherford laborategian lan egin zuen, Manchesterren, elektroi eta X izpien eta atomoen arteko interakzioa aztertuz. 1924-1954 bitartean irakasle izan zen Queen's Unibertsitatean. Elektroien espektro energiaren zabalera eta X izpien barreiadura aztertzen egin zituen lanak garrantzi handikoak izan ziren atomoaren teoria berriaren bilakaeran. 1956an Kanadako Fisikari Elkartearen urrezko domina jaso zuen.