Gray, Mary
Estatubatuar matematikaria (Kansas, 1938). Matematika eta fisika ikasketak egin zituen. Ikasketak bukatuta eskolak eman zituen zenbait unibertsitatetan. 1968tik aurrera America Universityn lan egin du, matematika irakasle gisa. Gainera, matematika eta estatistika sailaren buru izan da, unibertsitateko emakume ikasketen programaren zuzendari, 1988-1989 bitartean, eta errektoretzako zuzendari, bi urtez. Mary Gray Association for Women in Mathematics erakundearen sortzaileetako bat izan zen, eta erakunde horretako lehenengo lehendakaria, 1971-1973 bitartean. 1976an Estatu Batuetako Matematika Elkartearen lehendakariordetza lortu zuen bigarren emakumea izan zen. Aurrerago, matematika ikasi eta irakasteari nahikoa iritzi ez eta zuzenbide ikasketak egin zituen. 1994an Estatu Batuetako Zientziaren Aurrerapenerako Elkartearen saria jaso zuen. Bestalde, lan handia egina da giza eskubideen defentsan, eta 1993an Amnesty Internationalen Estatu Batuetako Zuzendaritzako buru izendatu zuten.