Frémy, Edmond
Frantses kimikaria (Versailles, 1814 - Paris, 1894). Porlanaz, urrearen eta platinoaren osaeraz eta esnearen hartziduraz ikerketak egin zituen. Azido palmitikoa eta oleina bakandu zituen. Pelouze-kin batera, Traité de chimie générale (1854-1857), Chimie élémentaire eta Abrégé de chimie liburu garrantzitsuak prestatu zituen. 1882tik aurrera Encyclopédie chimique liburuan lan egin zuen.