Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fréjus

Var departamenduko hiri nagusia, Argens eta Reyran ibaien artean dagoena. 30.607 biztanle. Garrantzi handiko erromatarren aztarnak daude bertan: ubidea, teatroa, anfiteatroa. XI-XII. mendeen artean eraikitako katedrala, Errenazimentu garaiko ateak dituena, V. mendeko bataiarria, XV. mendeko Pauleko San Fratziskoren eliza. Gotzaigoa. Janari eta kortxo industria. Plastikoak eta ehunak. Hiri zaharra da, massaliarrek sortua. K.a. 49an Julio Zesar-ek mendean hartu zuen (Forum Julii). Indar handia hartu zuten bertako arma industriak eta portuak, eta behin baino gehiagotan musulmanek eraso zuten. 1959ko abenduaren 2an, Malpasset-eko urtegia hautsi zenean, hiriko mendebaleko auzunea suntsiturik geratu zen, eta 400 hildako izan ziren.