Freinet, Célestin
Frantses pedadogoa (Gars, 1896 - Vence, 1966). Irakaskuntza Laikoko Kooperatiba sortu zuen, eta autoritarismoa erabiltzearen aurka azaldu zen. Teoria eta praktika lotzen zituen pedagogia sistema bultzatu zuen; talde edo gizarte bizitza norberaren tasunak zaintzen diren bezala zaindu behar dela zioen, eta “metodo eginkorrak” hobetsi zituen (inprimaketa eskolan, eskolako egunkariak, eskolen arteko gutun harremanak, testu librea). Venceko udaletxearekin izan zituen gorabeherengatik kargua utzi eta bere eskola sortu zuen, berehala, hezkuntza sistema baten eredu bilakatu zena. Hezkuntzari buruzko lan asko idatzi zuen, arrakasta handia izan dutenak, bai Frantzian eta bai beste toki askotan ere.