Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

frenologia

iz. Psik. Pertsonaren izaera eta adimena burezurreko irtenuneak eta garuneko erliebea aztertuz ezagutzea helburu duen teoria; Franz Joseph Gall sendagile vienarrak sortua da. Eginkizun psikiko bakoitzari entzefaloko zati jakin bat zegokiola jakin zenean, Gallek erabaki zuen funtzioaren arabera haziko zela zati hori, eta hazkunde horren araberako itxura hartuko zuela burezurrak. Hortaz, bazegoen pertsona baten azterketa psikologikoa egiterik haren burezurreko irtenuneak aztertuz. Teoria hori ikuspegi zientifiko batetik egiaztatzerik ez badago ere indar handia izan zuen XIX. mendean; gaur egun alde batera utzia dago.