Freneau, Philip Morin
Estatu Batuetako olerkaria eta kazetaria (New York, 1752 - Freehold, 1832). Familia higanot batean jaio zen. Independentziarako Gerran abertzaleen aldeko lanak idatzi zituen: Gage jeneralaren bakarrizketa (1775), Gage jeneralaren aitorpenak (1775). Britainiarrek preso hartu zuten, eta gertakari horretan oinarri hartuta idatzi zuen Itsasotiko presondegi britainiarra (1781). National Gazette-ko idazlea izan zen. Hamiltonen finantza politikari eraso zion, eta Jefferson-en alde agertu zen. Umorezko lanak idatzi zituen (Soldadu mozkorra), eta Ameriketako indiarren egoerari buruz idatzitako lehen lana ere harena izan zen (Indiarren hilerria). Izadiaz (Ezker-ahien basatia, Erle bat dela eta) eta heriotzaz ere idatzi zuen, erromantizisten ikusmoldea eredu zuela.