Freitas Branco, Luis de
Portugaldar musikagilea eta musikologoa (Lisboa, 1890 - 1955). Inpresionismoaren (Paraisos artificials, 1910) eta musika atonalaren bultzatzaile nagusia izan zen Portugalen. Musika lan asko idatzi zituen (sinfoniak, poema sinfonikoak, ganberako musika, moteteak eta koruak, herri abestien moldaerak). Musikaren teoriari eta historiari buruzko liburuak argitaratu zituen eta 1950ean Gazeta musical aldizkaria sortu zuen.