Frente de Juventudes
Espainian 1940ko abenduaren 6ko legearen aginduz sortutako erakundea, 7 eta 21 urte bitarteko gazte guztiak biltzen zituena. Gazteen heziketan eta bizitzan (politikan, kiroletan, etab.) gidari izatea zen erakunde horren helburua. 1961ean berritu zuten; Espainiako Gazte Erakundea izena eman zioten, eta Gaztedien Nazio Ordezkaritzaren mendean gelditu zen.