Frei Montalva, Eduardo
Txileko politikaria (Santiago, 1911 - Santiago, 1982). Txileko alderdi demokrata-kristaua sortu zuen (1957), eta 1964ean Errepublikako lehendakari hautatu zuten; “iraultza askatasunean” bizitzea zen haren nahia. Nekazaritza eraberritu eta lurrak banatzearen alde azaldu zelako, aurka jarri zitzaizkion eskuineko alderdiak, eta ezkertiarrak ere ez zituen aldeko izan Estatu Batuen jokoa onartzen zuela uste baitzuten. Salvador Allende izan zen Freiren ondorengo lehendakaria (1970).